G8ren aurka borrokatu Â- Erresuma Batua (Eskozia) 2005
1990an, G7ren bilera Londonen egin zen. Bilera hori ea ohargabe
pasatu zen. Ez zegoen ezta protesta ezta gune gorririk. Zortzi urte
geroago, mundu osoko 400 mugimendu sozialek, Herri Ekintza Globalaren
(PGA Â- AGP) babesean erresistentzia koordinatu zuten. Erresuma Batuan,
50000 lagun bildu ziren Birminghamen, hor biltzen ari zen G8ri aurre
egiteko.
1998tik, elite globalaren batzar eta konferentziak, biltzen saiatu
diren herri bakoitzean aurre egin zaie. Erresistentzia honek lortu du,
arrakastaz, erakunde hauek zeukaten legezkotasuna kentzea, eta gainera
erakunde hauek erasotzen duten mugimendu sozialak indartu egin dira.
Baina zer esan nahi du honek? Nola jarrai dezakegu erresistitzen eta
nola bultza dezakegu aldaketa sozial bat, izugarrizko ekintza egun bat
eta errepresio gogorragoa baino izan ez dezala?
Batzar globalen aurkako mobilizazioek gai berberan lan egiten duten
borroka batzuek elkartu egin dute. Mobilizazio hauek, denboraz, alde
askotatik eta historiako ikus puntutik aurretikorik ez duen A"mugimenduen mugimenduaÂ" sortu dute.
Baina, nora goaz?Â"Globalizazioaren aurkako ekintzailetikÂ" alde egin
dezakegu? Gure idei eta gure ekintza erak mantendu nahi ditugu,
baina aldi berean mugitzen gara, eta eboluzionatzen gara.
2003ko udatik jendea G8 EBra bueltatzen denean nola jokatzeari
buruz hitz egiten ari da. Pertsona eta lekuko taldeen sare berria sortu
da Â"saihes sareÂ" deiturik (Dissent! Network) www. dissent.org.uk
Sare honek mugimendu global baten zati bat dela pentsatsen du.
Ekintza egun baterako deialdia egitea galdutako aukera da jendea
eztabaida eta islapenik barik etortzen bada. Europa eta mundu osoko
pertsonekin lan egin nahi dugu momentu honetan egingo duguna
erabakitzeko.
Ez dakigu non izango den G8 Erresuma Batuan (momentu honetan
badakigu izango dela Gleneaglesen, Eskozian) eta orduan ezin dizuegu
esan Â"etorri hona ta gurekin elkartuÂ". Hau ez da ekintzarako deialdia
zeren ez bait dakigu zein ekintza erabakiko duen jendeak, hau, gure
historia eta gure garaipenik ikasteko deialdi bat da, zeintzuk diren
gure indarrak jakiteko deialdi bat, eztabaidatzeko eta estrategia
egiteko deialdi bat. Deialdi hau datorren urtean Europan elkartuko
diren estatu indartsuen buruei erantzun bat emateko deialdia da.
Aukera hartu behar dugu, mundu eta Europa osoko ekintzaileen
bileretan azken ekintza urteetan ikasi duguna eztabaidatzeko.
Idei hauek eztabaidatuko dira hiru gertaera hauetan:
-
- - Herri Ekintza Globalaren asanblada Belgradon, Serbian,
Uztaileko 23tik
29ra (2004).
- - - Europako Foru Soziala, London, Erresuma Batua, Urriak 2004.
- - - Dissent jaialdia, erabaki behar den leku batean EBn 2005ko
Apirilan.
Dissent ere bilerak ospatzen ditu EBn bi hilabetero.
Informazio gehiagorako kontaktua info-g82005@riseup.net |